Familia ugariek Hiri Ondasunen Zergaren gaineko deskontua eska dezakete
Danbolin— 2019-01-29Familia ugariek Hiri Ondasunen Gaineko Zergari dagokion dekontua eskatzeko epea zabaldu du Udalak. Udaletxean hainbat agiri aurkeztu beharko ditu deskontua eskatu nahi duen orok otsailaren 28a baino lehen.
Honakoak dira aurkeztu beharreko agiriak:
- Familia ugariaren ziurtagiria, Gipuzkoako Foru Aldundiak emana.
- Diru sarreren egiaztagiria (2018 urtekoa).
- Etxebizitza bakarraren jabe izatearen zinpeko agiria (Udaletxean eska daiteke
eredua).