Albisteak

HAPOrako proposamen zehatzak landu dira gaur arratsaldean

Gaur arratsaldean, 40 lagun inguru bildu dira udaletxeko pleno aretoan Zestoako Hiri Antolamendurako Plan Orokorrerako proposamenak egiteko. Azpimarratzekoa izan da Arroabeko auzotarren kopurua.

Jakina denez, Herri Antolaketaren Plan Orokorra (HAPO) diseinatzen ari da Zestoako Udala. Plan horrek Zestoako herrigunea eta auzoen hirigintza-etorkizuna arautuko du. Dagoeneko Aurre-aurrerakina idatzita dago eta dokumentu horretan oinarrituta, proposamen zehatzak landu dituzte gaur arratsaldean, esate baterako:

  • Herriguneko eta auzoetako zonaldeen erabilerak (industria, etxebizitza, landaguneak…)
  • Zenbat etxebizitza egin behar diren eta non eraiki daitekeen eta non ez.
  • Interesgarritzat jotzen diren ekipamendu berriak (kirol guneak, aisialdikoak, kulturalak, eskolarrak…).
  • Errepide berriak nondik pasako diren.
  • Babestu beharreko ondarearen errepasoa.

Aurrerago beste saio batzuk ere egingo dira udal teknikari eta agintariekin. Saio horietan jasotako ekarpenak Aurrerakin dokumentua idazteko balioko dute eta handik aurrera alegazioak bakarrik egin ahal izango dira baina proposamen berriak ezinezkoa izango da. Beraz, azken aukera zen gaurkoa ekarpenak egiteko.

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide