Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Elizako konpontzen lanek aurrera jarraitzen dute eta azken asteotan aurrerapauso handiak eman dituzte. Kupula eta argi indarraren instalazioaren zati handi bat amaitu dituztela azaldu du Koldo Intxausti herriko parrokoak. “Kupula itxita dago eta gurutzea eta tximistorratza jarrita. Orain, erlaitzean zortzi pinakulu jartzea falta ta eta horiek jarritakoan, kanpandorreko lanak amaitutzat emango ditugu” adierazi du. Oraindik instalazio elektrikoa konpontzeko lanekin jarraitu behar dute eta parrokoak esan du urte amaitu aurretik bukatuko dituztela lanak.