Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Zestoako Pilota Taldeak urtero antolatzen ditu gaztetxoen pilota partidak frontoi zaharrean. Horrela, ostiral honetan (uztailak 15) ekingo diote gaztetxoek udako pilota denboraldiari. 18:00etan hasita hiru partida jokatuko dira ostiraleko jaialdian:
Benjaminak
Uria – Lizarralde vs Alberdi – Alonso
Alebinak
Eizagirre – Anduaga vs Sorazu – Errasti
Infantilak
Olaizola – Alonso vs Eizagirre – Beristain
Udan zehar gaztetxoen txapelketa ere antolatuko du Zestoako Pilota Taldeak, eta txapelketa horretako finalak iraileko Amabirjin jaietan jokatuko dira.
IRUZKINDU