Albisteak
“Nuarbe 29 urteko soka” liburua aurkeztu zen atzo Sanagustinen
— 2019-03-31Azpeitiko Sanagustin kulturgunean aurkeztu zen atzo “Nuarbe 29 urteko soka” liburua. Laxaro Azkunek idatzi badu ere, Manuel Arregi ere tartean ibili da testuekin laguntzen eta editore lanak egiten. Nuarbeko Sokatira Elkartea eta Azpeitiko Udalak argitaratu dute eta Zestoako Udalak diruz lagundu du.
Nuarbeko Sokatira Taldeak lehen aldiz lehiaketa ofizial batean parte hartu zuenetik, Euskal Herrian inoiz ezagutu den Herri Kirol historia harrigarriena burutu zuen Nuarbeko taldeak: mila txapela inguru eta, txundigarriena, 1990eko hamarkada osoan Europan, zein mundu mailan, garaiezina bihurtu zen 560 kiloko pisuan, beste hainbat eta hainbat arrakastaren artean.
Orduko kontu ugari biltzen ditu liburuak eta tartean baita Zestoarekin zerikusia duten pasarteak ere, Laxaro zapatariak botak prestatu zizkietenekoa esaterako. Apirileko Danbolin aldizkarian xehetasun gehiago.
argazkia: Artea Bergara
Egin zaitez bazkide