Aizarnako eliza eta Santa Engraziako ermita hobeto ezagutzeko aukera izango da datorren igandean
Danbolin— 2019-04-11Aizarnako Ama jasokundearen eliza eta Santa Engraziako ermitari buruzko sekretu eta bitxikeria guztiak ezagutzeko aukera izango da datorren igandean. Ezkutuko altxorrak egitasmoaren baitan anatoltutako irteera izango da. Ibilbidea goizeko 11:00etan hasiko da Aizarnako plazan eta
Vicente Davila gida zestoarra arduratuko da saioa zuzentzeaz. Parte hartzeko, aurrez izena eman behar da, Urola Erdiko turismo bulegoan
(943 15 18 78 ).Ezkutuko altxorrak” programaren helburua eskualdeko ondarea ezagutzera ematea da, “ezezagunak izan arren benetako altxorrak diren guneak” herritarrengana gerturatzea. Urte guztian zehar, hainbat bisita egingo dituzte Urola Erdiko, Urola Garaiko eta Debagoiengo eskualdetan. Urola Erdian, Aizarnazabalen, Azkoitian, Azpeitian eta Zestoan egin dituzte saioak.