Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Euskal Herriko artista amateurrei zuzendutako Bayonne Live musika lehiaketa irabazi du Rodeo taldeak. Seigarren edizioa izan da aurtengoa eta guztira, 50 talde inguruk hartu dute parte. Hautaketa prozesu baten ostean, sei talde aukeratu zituen epaimahaiak. Martxoaren 22 eta 23an jokatu ziren finalerdiak eta hiru taldek finalerako txartela eskuratu zuten. Joan den ostiralean izan zen finala Baionako Magnéto aretoan eta Rodeoko kideek 900 euroko saria eta Frantzian egiten den “Fiesta de la música” delakoan jotzeko aukera eskuratu zuten.