Albisteak
‘Puntu koma’ websaila estreinatuko du Mikel Ibargurenek
— 2019-05-31Datorren asteartean estreinatuko da Puntu Koma websaila EITB-ren webgunean. Amaia Rojo eta Maialen Sorzabalbere sortzaile gazteen proiektua da eta Mikel Ibarguren aktore zestoarrak hartu du parte EITB-ren azken lan honetan. Ibargurenekin batera izan dira Iñake Irastorza, Iñigo Gastesi, Sara Cozar, Iñaki Beraetxe, Fariba Sheikhan eta Enrike Amilibia aktoreak ere.
Koman dagoen gaixo baten inguruko istorioa kontatzen du Puntu Komak. Gaixoaren gertukoek euren artean dituzten harremanak nolakoak diren eta nola aldatzen diren azalduko du websailak. EITB-ren webgunean estreinatuko bada ere, ETB-1en ikusteko aukera izango da ekainaren 10ean. Hamar minutu inguruko sei atalek osatzen dute proiektua eta astero bat ikusteko aukera egongo da.
Hemen duzue aurrerapen bideoa:
Egin zaitez bazkide