Albisteak
[ARGAZKIAK] Zestoako herriak harrera umil bezain hunkigarria egin dio Iban Pardo segalariari
— 2019-07-28Zestoako herriak harrera umil bezain hunkigarria egin dio Iban Pardo segalariari Euskadiko finalean txapela lortu eta gero. Aitor Salegi zinegotzi eta bertsolariak bota dio agurreko bertsoa. Mikel Arregi alkateak esan du jakinekoa dela horrelako lorpenak ez direla milagro izaten, talde baten grina eta ekinez egindako ezina daudela atzean. Gogoratu du, kategoria honetan Zestoan inork inoiz lortu duen arrakastarik handiena lortu duela Pardok. Batzuetan herri kirolak ere ez ditugula behar bezala baloratzen eta talde kideek dakitela lorpen honek zenbat lan suposatu duen, baina merezi izan duela.
Azkenik Iban Pardo berak ere hitz batzuk egin ditu. Sari honen atzean urte askotako lana dagoela esan du eta ez zela posible izango daukan taldea izango ez balu. Gogoan izan ditu txapel hau lortzeko bidean bere zatia jarri duten guztiak.
Egin zaitez bazkide