Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Jon Agirre txirrindulari arroarrak mendiko saria eskuratu du Frantzian jokatutako Tour de l’Avenir probaren 56. edizioan. Pasa den abuztuaren 15ean hasi zen Frantziako Marmade herrian eta atzo, igandea, amaitu zen La Corbière-n. Mundu guztiko 23 urte azpiko txirrindulariek hartzen dute parte proban eta guztira, 1071,5 kilometro egin dituzte 10 egunetan. Mendiko saria eskuratzeaz gain, emaitza onak lortu ditu orokorrean Agirrek. Probaren bosgarren etapan zazpigarren postuan sailkatu zen eta seigarrenean, seigarren postuan.
Hemen entzungai atzo Euskadi Irratian egin zioten elkarrizketa.