Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Amabirjin jaiak direla eta, urtero legez, Euskal Herria plazan eta Gurutzeaga kalean barraka eta tiobiboak jarriko dira. Batzuk jada iritsi dira eta buru belarri dabiltza muntaketa lanekin.
Asteburu honetan, autotxokoek, tiro-pitxoia, ahate jokoa eta txurrogilea egongo direla azaldu du udalak eta irailaren 6ko asteburuan zaldiko-maldikoa, ohe elastikoak eta White Pol puzgarria ere izango dira.
Jolas bakoitzean ibiltzeko bidaia bakoitzaren prezioa 1,70 eurotakoa izango da. Umeen egunean, berriz, bidaia bakoitzak euro 1eko prezioa izango du.
