Albisteak

Milagrosako kaperan egin da adinekoen oroigarri banaketa

Eguraldiaren beldurrez, Milagrosako kaperan egin dute, meza ondorenean, herriko adinekoen oroigarri banaketa. Aurtengo omenduak Angela Aranbarri Elorza eta Jose Arizaga Larreategi izan dira. Horiekin batera, herrian bizi diren 86 eta 87 urtekoei omenaldia egin eta oroigarriak eskaini zaizkie. Aurten lehen aldiz omendu guztientzat txapelak banatu dituzte, orain arte emakumeei zapia ematen zitzaien. Ekitaldia Idiakaitz txistulari taldeak eta Itxaropena dantza taldeak alaitu du. Bazkaria izan dute ondoren Bainuetxean, Oñatiko Txomek alaituta.

19:00. Txistularien Alardea izango da plazan. Parte-hartzaileak: Euskal Herriko 50 bat txistulari; Kantuban Abesbatza (Zuz.: Jagoba Astiazaran); Metal boskotea; Alex Sardui; Xabier Saldias; Jagoba Astiazaran (pianoa); Aitor Furundarena (akordeoia eta ahotsa); Amaiur Caravajille (baxu elektrikoa); Iñigo Eskubi (kitarra); Iñaki Telleria eta Jexux Mari Garmendia (perkusioa); Eider Iraola eta Aizpea Aristi abeslari zestoarrak; Zestoako Itxaropena dantza taldea. Zuzendaria: Garikoitz Mendizabal Etxeberria

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide