Urria 2025
— 2025-11-06Irakurri 275. zenbakia hemen.

Gutxitan ikusten den bezala, frontoia leporaino bete da jendez. Txistulari alardeaz gozatzeko plaza leku politagoa bada ere, giro ezin hobea izan da kiroldegian. Alex Sardui, Xabier Saldias, Aitor Furundarena, Eider Iraola eta Aizpea Aristi zestoarrak kantuan, Itxaropena dantza taldea, Jagoba Astiazaran pianoan eta Kantuban abesbatza zuzentzen, Orfeoiko kideak eta beste hainbat musikari izan dira Euskal Herriko 50 bat txistularirekin batera Garikoitz Mendizabalen gidaritzapean.