Albisteak
Luis Mari Txapartegi aizarnarrak II.Euskal Pentatloi Txapelketako finala jokatuko du
— 2019-09-18Datorren igandean jokatuko da II.Euskal Pentatloi Txapelketaren finala Azpeitiko zezen plazan. Guztira, sei kirolarik hartuko dute parte final handian: Luis Mari Txapartegi aizarnarrak, Xabier Zaldua zumarragarrak, Aratz Muguertza mutrikuarrak, Xabier Orbegozo errezildarrak, Joxean Olaskoaga oriotarrak eta Joseba Otaegi zizurkildarrak. Iluntzeko 22:00etan hasiko da proba eta parte hartzaileek 25 aldiz 100 kiloko bola jasotzea; 400 kiloko harriarekin gizon proban bi plaza osatzea; kanaerdiko hiru enbor moztea; 50na kiloko txingekin sei plaza osatzea; eta 3 kilometroko korrika saioa egin beharko dituzte.
Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta
erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten
duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide!
Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure
ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi
baduzu, egin zaitez bazkide.
Egin zaitez bazkide
Egin zaitez bazkide