Gipuzkoako Bertsolari Txapelketan izan da Aitor Salegi herritarra
Danbolin— 2019-10-06Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren zazpigarren eta azken final-zortzirena jokatu zen atzo Lasarte-Oriako Manuel Lekuona Kultur Etxean. Aurretiaz sarrerak agortuta zeuden, beraz, leporaino bete zen aretoa.
Salegik ez zuen arratsalderik onena izan eta ezin izan zituen txapelketako final-laurdenetara sailkatzeko behar adina puntu lortu.
Mikel Artola izan zen atzoko saioaren irabazle 429 punturekin, haren atzetik Iñaki Zelaia sailkatu zen 412,5 puntu irabazita. Hirugarren berriz, Oier Aizpurua izan zen (401) eta laugarren Unai Izagirre (397,5). Aitor Salegi herritarrak bosgarren postua lortu zuen 390 punturekin, eta honen atzetik seigarren, Eneko Araiztegi sailkatu zen (389,5).
Atzoko sailkapena: