Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

2017ko urriaren 1eko erreferendumagatik bederatzi eta hamahiru urte bitarteko espetxe zigorrak ezarri dizkie Espainiako Auzitegi Gorenak bederatzi buruzagi independentistari, sedizioa eta diru publikoek erabilera bidegabea egotzita. Pasa den astelehenean jakinarazi zen epaia eta Kataluniar herriari elkartasuna adierazteko elkarretaratzea deitu dute Zestoako Udaleko ELA eta LAB sindikatuek. Bihar, ostirala, izango da, eguerdiko 12:00etatik 12:15era, plazan.