Albisteak
Rural Zombies taldeak bere ibilbideko azken kontzertua eskainiko du Gaztetxean
— 2019-10-24Rural Zombies taldeak bere ibilbide musikalari amaiera emateko unea iritsi zela adierazi zuen pasa den irailean. Erabaki “gogorra eta tristea” izan dela azaldu zuten eta kaleratutako ohar berean eskainiko zituzten azken kontzertuak Donostian, Madrilen eta BECen izango zirela iragarri zuten. Hauek pasata, sorpresa batekin dator boskotea. Agur esateko azken kontzertua Zestoako Gaztetxean eskainiko dute datorren azaroaren 8an, iluntzeko 22:30ean hasita. Polybius taldea ere igoko da oholtza gainera beraz, amaiera biribila izango da.
Kontzertura bertaratu nahi dutenek aurrez erosi beharko dituzte sarrerak. Uztapide eta Fati tabernetan daude salgai, bost eurotan. Egunean bertan Gaztetxean sarrera gutxi batzuk erosteko aukera izango bada ere, antolatzaileek lehenago erostea gomendatu dute.
Egin zaitez bazkide