Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Eguzki talde ekologistak Urola gurea ere badelako jardunaldiak antolatu ditu Zestoan, udalaren laguntzarekin. Bi ekintza egingo dituzte. Batetik, Jabier Arenas azpeitiarraren Urola Ibaia dokumentala emango dute asteazken honetan, hilak 6, arratsaldeko 18:30ean hasita, Gaztelekuan.
Bestetik, ibaia eta errekak auzolanean garbituko dituzte igandean, hilak 10. Goizeko 10:00etan hasiko da auzolana eta parte hartu nahi dutenek aurrez izena eman beharko dute udaletxera deituta (943 147 010) edo ingurugiro@zestoa.eus helbidera idatzita. Azaroaren 8a izango da izena emateko azken eguna.