Albisteak
Nafarroako hegoaldean euskara hauspotzen laguntzeko Errigora otarrak salgai Zestoan
— 2019-11-04“Nafar hegoaldeko uzta, euskarari puzka” Errigora kanpaina martxan da Zestoan azaroaren 20ra arte. Nafarroa hegoaldeko baratzetako produktuez osatutako hiru saski eskura daitezke aurten: saski beltza (betikoa 50€), saski berdea (ekologikoa 60€) eta saski zuria (berezia 70€) aukeran. Jasotako diruaren %25 zonalde horretan euskalgintza sustatuz euskara hauspotzeko erabiliko da.
Herriko dendetan, tabernetan, Herri Eskolan, Egoitzan, AEKn edo portalekulturelkartea@gmail.com helbidera mezu bat bidalita eskura daitezke. Saskiak Portalen eta Laranjadi plaza aurrean daude ikusgai.
Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta
erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten
duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure
ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi
baduzu, egin zaitez bazkide.
Egin zaitez bazkide
Egin zaitez bazkide