Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen eta Obra Hidraulikoetako Departamentuak etxebizitzetan energia berriztagarriak ezartzeko aukeren inguruan informatzeko tailerra antolatu du azaroaren 12rako, Zestoako Udalaren laguntzarekin. Gipuzkoa Argitu programaren baitan antolatutako saioa da. Arratsaldeko 18:30ean izango da, Gaztelekuan.
Tailerraren helburua herritarrak energia berriztagarriak ezarri ahal izateko beharrezkoak diren irizpideak eta ezagupenak modu argi eta ulergarri batean eskaintzea da. Parte hartu nahi dutenek azaroaren 8a baino lehen eman beharko dute izena oihane@izadi21.eus helbidera mezu bat bidalita edo 686 427 565 telefonora deituta.