Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Aurten, lehen aldiz, aurrekontu parte hartzaileak jarri ditu martxan udalak. Aurrekontu orokorreko inbertsiorako erabilitako poltsatik, 50.000 euro bideratuko ditu prozesu horretara. 2020ko aurrekontuak abenduko udalbatzarrean onartuko dituzte eta datorren urteko kopurua sei milioi euro ingurukoa izatea aurreikusten dute.
Prozesu honetako lehen bilera egingo da gaur, arratsaldeko 19:00etan, Udaletxean. Gaurko saioan herritarrek beren proposamenak egiteko aukera izango dute. Bigarren bilera, abenduaren 18an izango da eta gaurko bileran egindako proposamenen artean aukeratu beharko da orduan.