Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Zestoako Gaztelekuak gaur ekingo dio ikasturte berriari. Ostegun, ostiral eta larunbat arratsaldetan egongo da zabalik.
Ostegunetan, 16:30-19:00 bitartean, eta 10-11 urte bitartekoentzat.
Ostiral eta larunbat arratsaldetan, 16:00-19:30 bitartean, 12 urtetik gorakoentzat.
Gaztelekuan nerabeen parte-hartzea bultzatuko da, eta hilabete honetan erabiltzaileen proposamenak jasoko dira, ikasturtean zehar egin nahi dituzten ekintzak ezagutzeko.
Informazio gehiago nahi baduzue idatzi gazteria@zestoa.eus helbidera.