Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Goizean goiz hasi dute Gabon eguna Aizarnan eta Arroabean. Goizeko 09:00etarako haur eta heldu baserriz baserri kantuan hasi dira. Zestoan, 11:00etan irten dira katekesiko haurrak kalera eta 13:00ean herriko banda eta Gabon abesbatzak kontzertua eskainiko dute udaletxe azpian. Arroagoian berriz, olentzerori etorrera beroa egin diote Arroagoiko eta Iraetako auzotarrek.
Arratsaldeko 17:00etan Gabon abesbatzakoak kantuan irtengo dira kalera eta 20:00ak aldera arkupetan abestuko dute. Arroabekoak, 16:30ak aldera iritsiko dira auzoko plazara eta han kantuan jarraituko dute.
Hemen dituzue gaur goizean hartutako irudiak:
Aizarna
Arroagoia
Arroabea (Argazkiak: Arroabeko auzotarrak)
Zestoa