Agenda

ZESTOAKO JAIAK 2016

10:00. Idiakaitz txistulari taldearen diana.
12:00. Meza Nagusia Parrokiko Abesbatzarekin.
13:00. Herriko zaharrenei oroigarriak eskainiko zaizkie Laranjadi plazan. Aurtengo omenduak Juana Josefa Manterola Iturzaeta eta Valeriano Landa Egiburu izango dira. Horiekin batera, herrian bizi diren 89 eta 90 urteko guztiei omenaldia egingo zaie eta oroigarriak eskainiko zaizkie, Laranjadi plazan. Ekitaldia Idiakaitz Txistulari Taldeak eta Itxaropena dantza taldeak alaituko dute.
14:30. Bazkaria Bainuetxean, Manu Rodriguezek alaituta.
19:00. Txistulari alardea, plazan. Ohitura onari jarraituz, Zestoako hainbat musikari gaztek parte hartuko du jaialdian. Modu horretan kultur talde desberdinak elkartu, eta Zestoaren ahalmen kulturalaz harro sentituko gara.
Euskal Herriko txistulariak: 50 musikari inguru.
Ortzi Alberdi txistularia.
Zumaiako San Pedro Abesbatza (zuz.: Amaia Aldalur).
Metal boskotea.
Niko Etxart.
Gorka Sarriegi (Sorotan Bele).
Karmelo Mendizabal akordeoi-jolea.
Eider Iraola eta Aizpea Aristi abeslari zestoarrak.
Aitor Salegi bertsolaria.
Elgoibarko dultzaineroak.
Zestoako Itxaropena dantza taldea.
IƱaki Telleria bateria.
Amaiur Caravajille bazu elektrikoa.

Antolatzailea: Zestoako Idiakaitz Txistulari taldea. Ikuskizunaren zuzendaria: Garikoitz Mendizabal Etxeberria




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide