Askotariko ekintzak izango dira hil honetan Gaztelekuan
Danbolin— 2020-01-10Gabonetako ekintza bereziak pasata, urtarrileko eskaintza prestatu dute Gaztelekuan. Hilaren 30a bitartean, jolas eta tailer ezberdinez gozatzeko aukera izango dute herriko gaztetxoek. Hona hemen hilabeteko egitaraua:
- Urtarrilak 10, ostirala: Jolas librea (DBH)
- Urtarrilak 11: Negugiro: bizkotxoa eta txokolatada (DBH)
- Urtarrilak 16 eta 23: Gu sukaldari, pizzak (3. zikloa)
- Urtarrilak 17: Mihi bero (DBH)
- Urtarrilak 18: Jolas librea (DBH)
- Urtarrilak 24 eta 31: Sexualitate tailerra: (DBH)
- Urtarrilak 30: Jolas librea (3. zikloa)
- Oharra: urtarrilaren 25ean Gaztelekua itxita egongo da.