Albisteak
Mikel Arregi alkatea Madrilgo Fitur azokan izan da
— 2020-01-23Fitur Nazioarteko Turismo Azoka zabaldu zuten atzo, asteazkena, Madrilen. Urola Kostako hainbat ordezkari izan dira bertan, horien artean, Mikel Arregi Ertxin alkatea.
Gipuzkoako turismo marka berria aurkeztu eta Urolako ondare turistikoa eta Zestoakoa mapan kokatu dituzte. Bide berdeen gune batean egon direla azaldu du alkateak eta Urolako bide berdea ezagutzera eman dutela. “Hona etortzearen helburua, gure atetxoa ikusgarri jarri eta hitzordu ezberdinak izatea da” adierazi du.
Bainuetxeko ordezkariekin hitzordua
Bainuetxeko ordezkariarekin bilduko da gaur goizean Arregi, beste eragile batzuekin batera. Momentu honetan Bainuetxearekin dituzten kezkak plazaratuko dituzte bileran. “Gipuzkoako bainuetxe bakarra da Zestoako eta horrek turismoan eta herriko lanpostuetan garrantzi handia du” nabarmendu du Arregik. Bainuetxeko langileek duten lan gatazkaren eta eraikinaren egoeraren inguruan hitz egingo dute.
Egin zaitez bazkide