Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Sahararen aldeko janari bilketa egin du gaur goizean Zestoako WADNA elkarteak. Aste osoan zehar jaso dituzte elikagaiak Aizarnako, Arroabeko eta Zestoako eskoletan eta herriko dendetan. Gaur, udaletxe azpian egon dira goizeko 10:00etatik 14:00etara eta herritar ugari hurbildu dira bertara. Arratsaldean Azkoitiko Eroskin egongo dira, 20:30ak bitartean. Bildutako elikagaiak Sahararen aldeko XVI. Euskal Karabanarekin batera bidaliko dituzte otsailean.