Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Txakur eta haurren arteko harremana lantzeko tailerra antolatu dute dute larunbat honetan, martxoak 7, goizeko 10:30etatik 12:30ak bitartean Kimubat Gardenen. Iñaki Mantzisidor txakur-hezitzaile zestoarrak zuzenduko du saioa.
Atal teorikoan,animalien eta haurren arteko errespetuak duen garrantzia aztertuko dute. Animaliak hezteko aholkuak eta saihestu beharreko hainbat egoera ere aztertuko dituzte. Saio praktikoan, berriz, aurreko atalean ikastitako praktikan jarriko dute.
Ikastaroan izena eman nahi dutenek kimubat@kimubat.eus helbidera idatzi edo 943 150 085 telefonora deitu beharko dute. Saioa doakoa izango da eta tailerrean parte hartzen dutenek %10eko deskontua izango dute larunbat horretan maskotentzako produktuetan.