Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

‘Auskalo zeinek jarriak’ bertso jarrien saioa eskainiko dute Unai eta Eñaut Agirre anaiek martxoaren 13an, Portalen. Aurrena, afaria egingo dute eta ondoren, bertso jarrien saioa hasiko da. Emanaldian, bertso zahar zein berriak abestuko dituzte, Imanol Kamioren musikak lagunduta.
Iluntzeko 21:00etan izango da hitzordua eta afarirako txartelak salgai daude jada, 30 euroren truke. Ondorengoa izango da menua: aperitiboa, entsalada epela, saiheskia eta postrea (edaria eta kafea barne).