Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Dena prest dago gaur iluntzeko danborradarako. Gaur arratsaldean herriko kaleetan izan gara eta balkoi eta leihoak kolorez jantzita ikusi ditugu. Gogoratu 22:30ean hasiko dela danborrada. Abesti guztiak joko dituzte ordu horretan. 23:15ean, Gurutzean jotzeko ohiko orduan, berriz ere abesti guztiei errepasoa emango zaie, eta amaitzeko, 00:00etan, plazan jotzen den orduan, azken aldiz joko dituzte kantak.
Bihar. igandea, haurren danborradaren txanda izango da. Arratsaldeko 18:00etan hasita, etxeko haur eta helduak balkoira irten eta lehenengo bueltan abesti guztiak joko dituzte. 18:45ean berriz, eta 19:30ean azken buelta.
Hemen dituzue gaur arratsaldean hartutako irudiak: