Albisteak

500 maskara kirurgiko gehiago banatuko ditu Udalak herritarren artean

Zestoako Udalak 500 maskara kirurgiko banatuko ditu herritar guztien artean bihartik aurrera. Joan den astean, 60 urtetik gorakoei hasi ziren maskarak banatzen herriguneko eta auzoetako puntu ezberdinetan. Oraingoan, banaketa Udaltzaingoaren leihatilan egingo da eta herritar bakoitzari maskara bana emango zaio. Udalak jakinarazi du banaketa ostiralera arte edo 500 maskarak banatu arte egongo dela martxan. Leihatila goizeko 10:00etatik 12:00etara eta arratsaldeko 17:00etatik 19:00etara egongo da irekita.

Bestalde, Udalak azaldu du maskara berrerabilgarriak egiteko materialaren zain daudela eta iritsi biartean dauzkan maskara kirugikoak herritarren artean banatuko direla.

 

 

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide