Errotako industrialdean jarritako burdin-sare zati bat lapurtu dutela salatu du Eguzki talde ekologistak
— 2020-08-19Zestoako Udalak, Ingurumen batzordearen ekimenez, Urola ibaia babesteko Iraeta auzoko Errota industrialdean jarri zituen burdin-sare zati bat lapurtu dutela salatu Eguzki talde ekologistak. Espaloietan eta inguruetan egoten diren hondakinak ibaira ez erortzeko helburuarekin, guztira, 335 metroko sarea jarri zen uztailean Iraetako zubian eta Errota industrialdean ibaiaren kontra dauden barandetan.
Udalarekin harremanetan jarri ondoren, burdin-sareak lapurtu ez ditzatzatenm eusten dituzten torlojuen zuloak estaltzea erabaki dutela jakinarazi du taldeak. Utzikeriak eta haizeak eraginda, baita hondakinen kudeaketa arduragabe baten ondorioz ere, urtero milaka tona plastiko eta zaborrek gure ibai eta itsasoetan amaitzen dutela gogorarazi nahi izan du Eguzkik.