Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Eusko Jaurlaritzak kaleratutako datuen arabera, koronabirus kasu berri bat atzeman dute Zestoan. Honekin, guztira, lau dira herrian zenbatu diren kasuak. 19 dira azken 24 orduetan Urola Kosta eskualdean hauteman diren kasu positiboak: Zortzi Azpeitian, hiruna Azkoitian eta Zarautzen, bi Aian eta bana Orion, Zumaian zein Zestoan.
Guztira, 7.023 PCR proba egin zituzten atzoko egunean EAEn eta 576 izan dira positibo eman duten pertsonak: 372 Bizkaian, 117 Araban eta 73 Gipuzkoan. Osasun Sailak EAEtik kanpo bizi diren beste hamalau kasuren berri ere eman du.