“Beti futbola, futbola… Ea emakumeak animatzen diren palan jokatzera”

Urola Kostako Hitzak Leire Lopetegi eta Maialen Etxeberria Zestoako Pilota Elkartean federatu diren lehen bi emakumeak elkarrizketatu ditu:

Zestoako Pilota Elkarteko lehen emakume federatuak zarete. Bazen norbait animatzeko garaia, ezta?
MAIALEN ETXEBERRIA: Bai [barrez]. Ertxinek [Mikel Arregi] komentatu zigun; enteratu zen Zarautzen ibiltzen ginela eta…
LEIRE LOPETEGI: Han hasi ginen, duela bi urte. Udan emakumeen pala txapelketa egoten da, eta apuntatu egin ginen. Gero, hori antolatzen duenak esan zigun gomazko pilotarekin probatzera joateko. Astean pare bat aldiz joaten hasi ginen, besterik gabe, baina ez genuen txapelketetan parte hartzen. Aurreko urtean Maialenek kanpora joan behar zuen, eta Zarautzen federatu nintzen ni. Eta orain, bueltatu denean, Zestoan federatu gara.
M.E.: Federatzera animatu gaituzte; entrenatzeaz gain, helburu bat edo motibazio bat izateko. Ikusteko ea zer den saltsa hori.

Urolako Kostako Hitzaren webgunean jarraitu dezakezue elkarrizketa irakurtzen.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide