Albisteak

Beste bost kasu positibo zenbatu ditu Osakidetzak Zestoan

Osasun Sailaren datuen arabera, PCR probetan beste bost kasu positibo atzeman dira azken 24 orduetan Zestoan. Hilaren 16an kasu bat zenbatu zen eta atzo, osteguna, sei. Gaurkoarekin, 12 dira kasu positiboak Zestoan.

Atzoko egunez, Osakidetzak 9.166 PCR proba egin zituen EAE-n eta horietatik 519 positibo detektatu dira: 232 Bizkaian, 190 Gipuzkoan eta 85 Araban. Azken 24 orduetan, EAE-tik kanpo bizi diren 12 pertsonak ere positibo eman dutela jakinarazi du Osasun Sailak. Hiru lurraldeetan, 291 lagun daude ospitaleratuta, horietatik 53 ZIUn.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide