Albisteak

Izan Bidea ekimenaren baitan antolatutako tontor igoera maiatzaren 8ra atzeratu da

Sarek martxan jarritako Izan Bidea dinamikaren baitan, #650 Tontor ekimena egitekoak ziren larunbat honetan. Ekimena datorren urteko maiatzaren 8ra atzeratzea erabaki dute antolatzaileek, astebururako eguraldi iragarpen txarra dela eta. Zestoarrek Ertxin eta Andutz tontorrak igotzea zuten aurreikusita. Mendietara igoko ez diren arren, herrietan elkartzeko deia luzatu dute Izan Bidea dinamikako kideek. Zestoan, 12:15ean bilduko dira, herriko plazan. Bertan argazki jendetsua aterako dute.

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide