Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Euskal Zezenzaleen Elkarteak antolatuta, Behi Suharren IV. Eguna ospatu zuten pasa den igandean Azpeitiko zezen plazan. Zestoako Lopene Ganadutegiak parte hartu zuen igandeko saioetan eta bi sari eskuratu zituzten: Behi Suhar Onenaren Txapelketa eta txapelketako ganadu onenaren saria. Behi Suar Onenaren Txapelketan hamar ganadutegitako behiek hartu zuten parte eta behi bakoitzarekin lau errekortari aritu ziren lanean. Ganadu onenaren saria, “Vela” behiari esker irabazi zuten.
Argazkia: Uztarria.eus