Albisteak
Urtebete da kiroldegia zabaldu zela
— 2020-11-042019ko azaroaren 4ean zabaldu zituzten eraberritutako kiroldegiko ateak lehen aldiz. COVID-19a dela eta, hiru hilabetez itxita egon zen kiroldegia eta abuztuan ireki zituen berriro. Aitor Salegi kirol zinegotziak azaldu du urte “konplikatua” izaten ari dela denontzat eta “egoerara egokitu” behar izan dutela etengabe. Orokorrean, erabiltzaileen kopurua “nabarmen jaitsi” dela esan du Salegik.
Guztira, 420 bazkide ditu kiroldegiak %42 emakumeak eta %58 gizonezkoak: %16a 16-29 urte bitartekoak, %55a 30-64 urte bitartekoak eta %15a 65 urtetik gorakoak. 2021ean aldaketa nabarmena izango da bazkidetzei dagokienez. Bazkide egiteko gutxieneko adina 16 urtetik 12ra jaitsiko dute eta federatuek tasa bat ordaindu beharko dute kirol instalakuntzak erabili ahal izateko.
Saio birtualak
Momentuz, saio presentzialekin ez hastea erabaki du Udalak. Saio birtualak eskaintzen jarraituko dute, egoerak hobera egin arte behintzat. Spinning-eko saioek 55 minutuko iraupena dute eta saio hautara joatea erabakitzen dutenek ordu eta erdiko txanda aukeratu ahal izango dute. Hala aukeratzen dutenek, bertan dutxatzeko denbora izango dute.
Bestalde, Zestoa Osasuntsu taldeko kideek saio presentzialak hasi dituzte. Zestoan, Aizarnan eta Arroabean egiten dituzte saioak eta erantzun bikaina izaten jarraitzen dute. Egoera dela eta, aurten, Zestoan hiru taldetan banatu behar izan dute, gelaren edukiera eta parte hartzaileen arteko distantziak mantendu ahal izateko. Saioen iraupena murriztu behar izan dute, amaitutakoan desinfekzio lanak egiteko.
Egin zaitez bazkide