Ekonomia zirkularreko aukerei buruzko jardunaldia antolatu du Iraurgi Berritzenek
Danbolin— 2020-11-06
Ekonomia Zirkularreko Aukerei buruzko jardunaldia antolatu du Iraurgi Berritzenek Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapen, Turismo eta Landa Inguruneko Departamentuaren laguntzarekin. Jardunaldia online formatuan jarraitu ahal izango da eta eskualdeko enpresa, erakunde eta ekonomia zirkularrean interesa duten eragile guztiei zuzenduta dago. Azaroaren 11an izango da, goitzeko 09:00etatik 11:00etara.
Jardunaldian parte hartzen dutenek ekonomia zirkularraren inguruko oinarrizko kontzeptuak zein diren, nola eragiten duten, zer abantaila lehiakorretan eragiten dieten eta Gipuzkoako, Arabako eta Bizkaiko estrategiak eta laguntzak zuzenean ezagutu ahal izango dituzte. Gipuzkoako Foru Aldundia, Ihobe, Lapatx, Mondragon Unibertsitatea eta B+I Strategyko hizlariek parte hartuko dute. Parte hartu nahi dutenek 943 0260 69 telefonora deitu edo info@iraurgiberritzen.eus helbidera idatzi beharko dute.