Albisteak

Lau kasu positibo zenbatu dituzte asteburuan Zestoan

Osasun Sailak emandako datuen arabera, lau kasu positibo zenbatu dira herrian asteburuan. Eskualdean, 77 kasu zenbatu dira, aurreko asteburuan baino 20 kasu gutxiago. Zarautzen atzeman dituzte kasu gehienak, 23, hain zuzen. Azkoitian hogei izan dira detektatu dituzten positiboak, hamabost Azpeitian, zazpi Orion, hiruna Zumaian eta Aian eta bi Getarian. Aizarnazabalen eta Beizaman ez dute kasurik atzeman.

Osakidetzak 30.193 proba egin ditu asteburuan Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan eta horietatik 2.007 positibo detektatu dira: 870 Gipuzkoan, 906 Bizkaian eta 209 Araban. EAEtik kanpo bizi diren 22 pertsonek ere positibo eman dute. Lehengo asteko asteburuarekin alderatuz, positiboek nabarmen egin dute behera: 1.080 kasu gutxiago zenbatu dira asteburu honetan. Hiru lurraldeetan 449 pertsona daude ospitaleratuta, horietatik, 141 daude ZIUn.

Nafarroan, berriz, 1.221 PCR eta antigeno froga egin dituzte azken orduetan eta horietatik, 113 kasu positibo zenbatu dituzte.

 

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide