Albisteak

Amabiturrieta kobara itzuli dira Antxietako kideak

Antxieta arkeologia taldeko kideak, teknologia berriak erabiliz lehendik ezagutzen dituzten kobak berriro miatzen ari dira azken urteotan. Koba horietako bat da Amabiturrieta. 1996 eta 1997 bitartean egin zituzten Antxietako lagunek Irikaitz eta Amabiturrietako azterketak. 2015ean berriro itzuli ziren eta orduan Zestoako espeleologi taldeko kideen laguntza izan zuten. Baina denok gogoratuko dugun istripua izan zuen kide hauetako batek eta Amabiturrietako azterketen jarraipena geldituta egon da oraintsu arte.

Urte batzuk pasata, itzuli dira berriro Antxietako kideak. Koba horretako miaketa lanak egiteko Zestoako “lokatz guztiak” astindu dituztela azaldu dute. Uztarria, Azpeitiko komunikabideari  adierazi diotenez, beraien asmoa 2021. urterako barruko ikerketaren jarraipena berrikustea da, dokumentazioa eta materialak prestatuta, Gipuzkoako Katalogo Arkeologikoan katalogatzeko asmoarekin. ” Eta ikerketa berrien fruituak positiboak badira, ondarearen babesa eskatuko diogu Eusko Jaurlaritzari Amabiturrietarentzat” azaldu dute.

Argazkiak: Antxieta

 

 

 

 

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide