Albisteak
Euskararen eguneko Danbolinen aletxoa
— 2020-12-03Danbolinek zerbait ekarri badu gurera, euskaraz irakurtzeko zaletasuna bultzatzea izan da. Herriko kontuak euskara hutsez bakarrik emanez ez baita beste irtenbiderik. Hasieran gehixeago kostatzen zena, ziur gaude geroz eta xamurrago egiten ari zaiela irakurleei.
Azken urteotan, webgunea martxan izanik eta sare sozialetako jarraitzaileak gorantz doazen garaiotan, bigarren pausu bat ematen ere hasiak gara. Euskaraz idazteko ohitura handiegirik ez dutenak edo alfabetatu gabe daudena ikusten ditugu gure sare sozialetan beraien iritzia ematen edo ekarpenak egiten eta horrek izugarrizko poza ematen digu!
Oraindik ere izango dira pausua ematera ausartzen ez direnak eta zenbait hitz idazterako orduan burua puskatzen dabiltzanak edota bere garaian ikasitakoak herdoilduta dituztenak edo…
Hauentzat doa gure aletxoa! “H” bedeinkatua, ahoskatu ez eta ze lan ematen dizkigun!
Sare sozialetan gehien erabiltzen eta hanka gehien sartzen dugunei errepaso bat eginez hiru mezu dakarzkizuegu, “Bururik ez gehiago hatsi, hobe ikasi!” lemapean.
1.- Hemen, Hor, Han, “H”a dantzan!
2.- Emanek Harturi eman zion “H”
3.- NAHIZ eta ahoskatu ez, oso hizki garrantzitsua NAIZ
Gaur egunean zehar Whatsapp-ez eta sare sozialetan zabalduko ditugu.
Mila esker eta jarrai dezagun ikasten!
Egin zaitez bazkide