Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Zestoa 2030 Herri Plangintza jarri du abian Zestoako Udalak. Herrigintza eta herritarren ongizatea ardatz hartuta, Zestoaren garapen sozial, kultural eta ekonomikorako udal politika aztertu, eztabaidatu eta adosteko prozesua da. Herritar guztiek izango dute parte hartzeko aukera eta aste honetan haur eta gaztetxoen txanda izango da.
Haur eta gaztetxoek hamar urte barru nolako Zestoa izan nahi duten eztabaidatuko dute gaurtik hasi eta ostiralera bitartean Gaztelekuan. Hiru saio egingo dituzte, adinka banatuta. Siadeco-ko kideak arduratuko dira saioak gidatzeaz.