Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

ELA eta LAB sindikatuek greba deitu dute atzo eta gaurko, ‘Helduen egoitzetan irtenbidea orain, Aldundia arduraduna’ lemapean. Aldundiari hitzarmen duin bat “behingoz onartzeko” eskatu diote. Janire Diaz ELAko ordezkariak azaldu du atzo kaleratutako neurriak ez direla nahikoa eta neurri horiekin zenbakiak ez direla aldatuko: “Lan baldintzak ez dituzte aipatu ere egiten, ratioak gehiago igo behar dira, 2008tik daude aldatu gabe”. Bestalde, gutxieneko zerbitzuak %100ekoak izan direla salatu du Diazek eta horrek greba eskubidea urratzen duela. Zestoako Gisasola egoitzako langileek elkarretaratzea egin zuten atzo lantoki aurrean, borrokarekin bat eginez.