Albisteak

Azkoitia-Azpeitia maratoi erdiko txapelak eraman dituzte herriko bi egoitzetara

Zestoako San Juan Fundazioa eta Gisasola egoitzaz gain, Azpeitiko San Martin Egoitzara ere gerturatu dira larunbat goizean Azkoitia-Azpeitia maratoi erdiko antolatzaileak XXVII. edizioko txapelak eta Runner Bihotza kamisetak eramatera. Pandemia dela eta, ekitaldia egoitzen kanpoaldean edo sarreran egin behar izan dute, egoitzetako protokoloak jarraituz. Ekimen honekin, aitortza publikoa egin nahi izan zaie eta animoak eman, beste erakunde eta eragile askori bezala, pandemia lehen lerroan sufritzea tokatu zaielako.

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide