Albisteak
[TTAK!] Bidea ez da etxean bukatzen
— 2021-01-11Jon Ugarte Agurtzane Delgado eta Asier Ormazabal preso ohien testigantzak jaso ditu Maddi Ane Txoperenak Berrian:
“Espetxetik aterata ere, preso ohiek gainean daramatzate maiz kartzelaren arrastoak; bereziki urte anitzez gatibu egon direnek. Karrikako bizitzara egokitzea eguneroko borroka eta ikasketa prozesua da anitzentzat.
Preso dagoen ororen ametsa da: kalera itzultzea, herrira. Urduritasunez jantzi ohi dira bezperak, pozez loratzen irteera egunak. Baina bidea ez da kalea zapalduta bukatzen: eguneroko bizimodu arruntera egokitzea bide malkarra izaten da anitzentzat, batez ere urte anitz badira espetxean igarotakoak. Horixe da Asier Ormazabal (Hernani, Gipuzkoa, 1971), Agurtzane Delgado (Ermua, Bizkaia, 1958) eta Jon Ugarte (Zestoa, Gipuzkoa, 1958) preso ohien kasua: 23 urte egin ditu batek espetxean, hemezortzi bertzeak, hamasei azkenak. Baina bizitzaren zati handi bat, kasu guzietan. Delgadok ohartarazi du urte horiek ez direla parentesi soil bat: «Ikasi behar duzu beste modu batera bizitzen, baina bizi egiten da barruan ere. Badakizu hor dagoela kalea, maite duzun jendea, zure herria, murruez bestalde, baina bizitza barruan egin behar duzula. Eta, orduan, hor nonbait zeure burua babesteko, esaten duzu: ‘Hemen nago. Zer egin dezaket hemen?’. Ikasten duzu nola bizi, ez bakarrik bizirauteko».”
Egin zaitez bazkide