Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

‘Uhin elektromagnetikoak eta osasuna’ hitzaldia antolatu du Zestoako 5G taldeak. Datorren asteartean izango da hitzordua, urtarrilak 19, arratsaldeko 19:00etan hasita, Alonderoko Kultur Aretoan. Asier Arregi Nekazaritza ingeniari eta geobiologoak eskainiko du saioa. Eremu elektromagnetikoan eraginpean egoteak herritarren osasunean dituen ondorioei buruz hitz egingo du Arregik eta eremu horiek egunerokoan ahalik eta gehien ekiditeko gomendioak emango ditu.