Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

BakQ herritarrentzako identifikazio elektronikoa eskuratzeko eskaera egin daiteke Zestoako Udalean. Euskadiko administrazio publikoekin telematikoki harremanetan jarri eta zenbait tramite online egiteko aukera ematen tresna honek. Dagoeneko nahitaezkoa da identifikazio elektronikoa izatea zenbait diru-laguntza eskatzeko garaian. Zestoako Udalean, besteak beste, eskaerak egiteko, errolda-agiria ateratzeko eta ordainagirien kontsulta egiteko balioko du. Herritarrek udaleko harreran egin dezakete eskera eta horretarako nortasun agiria, telefono mugikorraren zenbakia eta posta elektroniko helbidea beharko dira.