Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Garikoitz Mendizabal txistularia Euskadiko Orkestrarekin batera Gutizia izeneko diskoa grabatzen ari da, Donostian, Miramomen Euskadiko Orkestrak duen egoitzan. Jaume Santoja da orkestra zuzendaria. Naroa Intxausti sopranoak eta Eva Ugaldek zuzentzen duen Francisco Escudero Kontserbatorioko haur abesbatzak ere hartu dute parte proiektuan. IƱaki Telleria eta Marc Blanes, produkzioan eta soinuan ari dira lanean.
Orpheus Classical nazioarteko diskoetxeak hartu du bere gain proiektuaren grabazioa. Disko honek zortzi obra izango ditu: abesti berriak eta baita lehendik sortutako abestien bertsioak ere. Lana uda pasa ondoren kaleratzea aurreikusten dute, CD formatuan izango da eskuragai, eta Spotify eta iTunes plataformetan ere entzun ahal izango da.
Argazkia: Euskadiko Orkestra