Albisteak
Kiroldegiko sauna zerbitzua erabilgarri izango da astelehenetik aurrera
— 2021-02-23Datorren astelehenetik aurrera kiroldegiko sauna zerbitzua erabilgarri izango dela jakinarazi du Ana Carrere Zestoako Kirol eta Jarduera Fisikoko Teknikariak. Pandemia dela eta, pertsona bakarra sartu ahal izango da aldi bakoitzean, etxe berean bizi direnak izan ezik, horiek binaka sartzeko aukera izango dute. Sauna erabiltzeko ez da hitzordurik hartu behar baina sartu baino lehen, sauna erabiliko dela jakinarazi beharko da kiroldegiko harreran. Txanda bakoitza 25 minutukoa izango da.
Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.
Egin zaitez bazkide
Egin zaitez bazkide